Emozioen Zuhaitza
Pandemiak ekarritako distantziamendu sozialaren erdian, elkar ikusteko eta konexio puntu bezala jokatzeko xedea duen horma-irudi parte-hartzaileen proiektua da “Emozioen Zuhaitza”. Horma-irudiak munduko hiri ezberdinetan bizi diren pertsonei "Nola sentitzen zara, benetan?" galdera planteatzen die, erantzunak zuhaitz koloretxuaren forman bilduz. Aurkezpen honetan erakusten dizuedana Bilbon egindako lehenengo instalazioa da, Espacio 600 kultur zentroan. Norbanako bakoitzaren parte-hartzearen bidez, horma-irudia planteatutako galderaren erantzuna erakusten joan zen gutxinaka, eta, azkenik, ikusizko artezko pieza bat lortuko genuen, herritarrek elkarlanean sortzen zuten aldi berean ikusgai zegoena. Behin murala munduko hiri ezberdinetan exekutatu ostean, osatutakoartelanen erakusketa kolektibo bat eramango dugu aurrera, publikoari hiri ezberdinen egoera emozionalen konparaketa egitea ahalbidetuko diona.
Erronka
Benetan nola sentitzen garen jakitea.