Larrialdi Klimatikoa
Makusitik, mural interaktibo baten bidez, Azkuna Zentroan egindako Biscay Bay ekitaldira bertaratutakoak "Nola sentitzen zara larrialdi klimatikoari buruz?" galderari erantzutera gonbidatu genituen. Horma-irudian marrazten zuten ikonoaren forma eta kolorea haien adinaren eta generoaren araberakoa zen, eta grafikoko ikono-posizioak galderari emandako erantzuna islatzen zuen. Pixkanaka, jendeak parte hartu ahala, horma-irudia osatzen joan zen, eta Bilboko hiritarrek larrialdi klimatikoaren aurrean zuten jarrera islatzen duen "arte parte-hartzaile" pieza bihurtu zen. Ekitaldian zehar, horma-irudiak parte-hartzaileekin planteatutako gaiei buruzko elkarrizketa eta hausnarketa sortzeko tresna gisa ere balio izan zigun.
Erronka
Azterketa sozial txiki bat egitea eta gure stanera bertaratutakoen erakarpena handitzea.