Berdinatsunaren eztia
Lan Eskolako berdintasunaren aldeko jardunbide egokiak beste erakunde batzuek genero-berdintasunari buruzko prestakuntzak diseinatzeko eta emateko erabil dezaketen produktu bihurtu nahian, "Berdintasunaren Eztia. Genero-berdintasunean hezteko eta feminismoa polinizatzeko pack didaktikoa" diseinatu eta ekoitzi dugu. Lan Eskolako koordinatzailearekin batera, lantalde teknikoaren ezagutza guztia hainbat produktutan islatzea eta egituratzea lortu dut. Alde batetik, gida teoriko ilustratu bat sortuz, non genero-berdintasunari buruzko prestakuntzak sortzeko jarraitu beharreko metodologia azaltzen den, eta, bestetik, dosierrean proposatzen ditugun joko eta tresna berberak, hala nola "Mapa Kontzeptuala" eta "Telazko Taula".
Lan Eskola Lantegi Batuak fundazioaren prestakuntza-proiektua da, eta desgaitasuna duten pertsonentzako lan-aukeren ekitatearen alde egiten du. Horregatik, ikasgelan erabiltzeko proposatzen ditugun jolas guztiak erabilerrazak dira, dibertsitate funtzionala edo adimen-urritasuna duten pertsonek ere erabil ditzaten.
Erronka
Lan Eskolaren jardunbide egokiak genero-berdintasunean, beste erakunde batzuek genero-berdintasunari buruzko prestakuntzak diseinatzeko erabil dezaketen hezkuntza-produktu bihurtzea.