Behin Medusarekin eskaini nahi genuen balio diferentziala zehaztuta, konpetentziaren ikusizko identitateari buruzko merkatu-azterketa bat egin nuen. Kriptomonetak erosi eta saltzeko aplikazio gehienek antzeko estetika dutela konturatu nintzen: fluor-koloreak, ilustrazio bektorialak, interfaze konplexuak... Horrek hutsune bat uzten zidan merkatuan, guztiz kontrako identitate bisuala izango zuen aplikazio bat sortzeko: kolore beroak, ilustrazio "sketchy-ak", forma borobilduak... Finantza-aplikazio gehienak identifikatzen diren ekstetika analitiko, teknologiko eta konplexutik urruntzen diren diseinu-erabakiak, aldi berean erakusten digutenak kriptomoneten erosketa eta salmenta benetan prozesu erraza, gardena eta familiarra izan daitekeela; konfiantzazkoa. Horrela, Medusaren marka-identitatea modu koherentean transmititzeaz gain, bere balio diferentziala merkatuan kokatzea lortzen duen ikusizko hizkuntza sortzea lortzen dugu.