Gure garaiko funtsezko hiru iraultztan eragiten dugu: ekologikoa (ni naturarekin), soziala (ni besteekin) eta espirituala (ni neure buruarekin). Gure ustez, azaleratu nahi den aldaketaren indarra aktibatzeko konpondu beharreko lehen erronka gure ikusteko gaitasun kolektiboa indartzea da. Horregatik, bizi dugun ingurumen, gizarte eta norbanako errealitate konplexuari argia emango dioten proiektuak diseinatu eta horietan laguntzen dugu; errealitate horien ulermena pertsona guztientzat eskuragarriagoa izan dadin.
- Aldaketa bat eragin nahi duen edozein ekintzari artea gehitzen diogunean, xede-taldeak aldarrikatzen ari denarekiko duen erakarpena biderkatzen dugu.
- Errebindikatzeaz gain, artibismoaren bidez entretenitzea ere lortzen dugu.
- Arteak helaraz diezagukeen edertasunari eta emozioari esker, publikoarengan kausarekiko lotura handiagoa sortzen dugu, eta, beraz, erantzun handiagoa.